24/11/09


EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ!!!

BELDUR BARIK

ASTEAZKENA AZAROAK 25

9/11/09

EUSKARAREN EGUNA 2009




ABENDUAREN 3an EUSKARAREN NAZIOATEKO EGUNA OSPATZEN DA. HORI DELA ETA GAUTEGIZ ARTEAGAKO ARETXEDERRETA KULTUR ETXEAN EKINTZA BATZUK BURUTUKO DITUGU. BARIKUAN HILAK 4 ARRATSALDEKO 19:00etan PELLO AÑORGA IDAZLE EZAGUN ETA 2008 URTEKO EUSKADI SARIAREN IRABAZLEAK SAIO TEORIKO PRAKTIKO BAT EMANGO DIGU IPUIN KONTAKETA ARLOAN










ZAPATUAN ABENDUAREN 5ean, GOIZEKO 12:00etan, GAZTETXOENENTZAT, EN LA LONA TALDEAREN ESKUTIK "TRASTELEKU" ANTZERKI SAIOA IZANGO DOGU ARETXEDERRETA KULTUR ETXEKO ARETO NAGUSIAN






ABENDUAREN 6 an(IGANDEA) DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKARA JOATEKO AUTOBUSA JARRIKO DA. IRTEERA ARRATSALDEKO 15:00etan IZANGO DA ETA ITZULERA BERRIZ 20:00etan.
IZENA EMAN NAHI DUENAK KULTUR ETXERA JOAN BEHARKO DU EDO ETA BERTAKO TELEFONORA DEITU: 94 627 15 13




21/10/09

ERAKUSKETA IBILTARIA


Azaroaren 18tik 22ra Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean “Bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak" izeneko erakusketa ibiltaria edukiko dugu ikusgai. Horretaz gain, azaroaren 19an (eguena) arratsaldeko 19:00etan "Natura 2000 sarea Euskadin" hitzaldia emango da.

16/10/09


Busturialdeko Goitibehera Eskola martxan dago berriro. Inskripzioa Gautegiz-Arteagako Kultur Etxean egin behar da 94 627 15 13 telefonora deituz. Dohakoa da. Bi jardunaldi izango ditu, azaroaren 21 eta 28an goizeko 11etatik 13ak inguru aldera. Biak Gautegiz-Arteagako Kultur Etxean izango dira eta Power Point, bideoak etabarren bitartez emango dira. Irakasleak Jon Astui Euskadiko Federazioko Lehendakaria eta Alberto Fernandez, Nafarroako goitibehera gidari eta mekanikako irakaslea izango dira.

Alde teorikoan, historia, arauak, segurtasuna, modalitateak eta goitibeherak nola egin eta hobetu emango dira. Jardunaldi praktikoan, tramankulu guztien aurkezpena, manejuaren azalpenak, trikimailuak eta praktikak egingo dira. Edonork parte hartu ahal izango du ikastaroetan, baina parte hartzearen arabera, ikasle kopurua mugatu ahal izango da.

Animatu eta apuntatu zaitez!

13/10/09

PERRETXIKO EGUNA




Datorren Urriaren 24 eta 25ean perretxiko eguna ospatuko da. 24 arratsaldean herritarrak batutako perretxikoak bilduko dira Antoliñape Kultur Elkartean. Urriak 25 ean goizez perretxiko erakusketa eta degustazioa egongo da.
Animatu eta parte hartu!!!

29/9/09

NAFARROA OINEZ 2009




Urriaren 18an Nafarroa Oinez 2009 ospatuko da Etxarri Aranaz-en. Hori dala eta Gautegiz Arteagako herriko enparantzatik goizeko 9:30etan autobus bat aterako da itzulerakoa Etxarrin irtengo delarik 19:00etan. Herriko jendeak 5 euro ordaindu behar izango du, kanpotarrak berriz 8 euro. Izena eman nahi duenak Aretxederreta Kultur Etxera joan edo eta telefonoz deitu beharko du Izena emateko epea urriaren 14 ean bukatuko da.


ANIMATU ETA ETORRI !!!!!!!!



Tlf: 94.6271514

28/9/09

Gaztañerre Eguna


Urriaren 12an, Antoliñape Kultur elkarteak antolatuta, Gaztañerre eguna ospatuko dugu. Goizean Atxarrera joango gara gaztainak batzera (10:00 irteera herriko plazan). Gero, iluntzean, 18:00ak inguru, bildutako gaztaina jana egingo dugu herriko plazan. Gaztainez aparte txokolatea ere egongo da.

Guztiok etortzera gonbidatuta zaudete!!!!

KULTUR ETXEKO ORDUTEGI BERRIA




Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxeak ordutegi berria jarri du martxan. Hemendik aurrera astelehenetik ostiralera arratsaldez 16:30tatik 20:30tara egoteaz gain, larunbat goizetan 10:00etatik 13:00tara ere irekita egongo da.

24/7/09

ARTIE EGUNA 09


Datorren Abuztuaren 2an, Artie dantza taldeak bere eguna ospatuko du.Urtero bezala, talde atzerritar bat gonbidatu da. Aurten Errusiarrak izango dira.Goizean dantza ekitaldia, ostean bazkaria, eta egun osoa jai giroan pasatuko dugu.
Artie dantza taldekoek, parte hartzera gonbidatzen zaituzte!
Eskerrik asko!

7/7/09

KARMENAK 2009


UZTAILAK 19, igandea Karmenak ospatuko ditugu Gautegiz Arteagan, egun osoko egitaraua antolatu dau Jai eta Kultura batzordeak:
12:30: meza nagusia
Ondoren, Artia dantza taldearen erakustaldia
14:00: Marmitakoen aurkezpena
15:00: Bazkari herrikoia
Marmitako txapelketan parte hartzeko izena eman behar da eta bazkari herrikorako txartelak erosi behar dira, bi kasuetarako Aretxederreta kultur etxetik pasa behar duzue.
MARMITAKO TXAPELKETARAKO ARAUAK
- talde bakoitzak 15 pertsonentzako janaria egin beharko du
- materia prima guztia antolakuntzak jartzen du, taldeek lapikoa, sukaldeko tresneria eta sua ekarri beharko dute.
- sukalkira aurkeztuko diren taldeak 2 kidez osaturik egongo dira. Kudi hauei bazkari txartelak menago zaizkie.
- taldeek eginiko bazkaria ondoren bazkari herrikoian banatuko da.
- lehiaketaren irabazlea bazakostean jakinaraziko da
- marmitakoak 14:00etan aurkeztuko dira.
Izena emateko edo bazkari herrikoirako txartelak erosteko, pasa Kultur Etxetik edo deitu 94.627.15.13 telefonora.

29/6/09

ARRANTZA EGUNA 09


"Atxarre" ehiza eta arrantza elkarteak antolaturik, uztailaren 18an, Arrantza eguna ospatuko dugu Gautegiz Arteagan.
Egun pasa politta egin eta lagunartean arrantzara joan nahi izanezkero egun aproposa da honako hau.
Zita, goizeko 10:00etan Errotan.
Arrantzaldiaren ondoren, harrapaturikoaren dastaketa eta sari banaketa egingo da.

24/6/09

II. BusturialdeRock

ARAUAK:

1- Talde bakoitzak bereak diren bi kantuz osatutako grabaketa bat aurkeztu beharko du.

2- Finalerako aukeratuak izanez gero, finaleko zuzenekoa eskaintzeko konpromisua hartuko du talde bakoitzak(Abuztuaren 28an).

3- Aurreikusitako ordutegia errespetatu egin beharko da. Bestela irabazteko aukerak galduko dira.

4- Epaimahaia publikoan sakabanatuta egongo da.

5- Epaimahaia musikan adituak diren pertsonez osatuta egongo da.

6- Epaitzerako orduan,kalitatea izango da kontuan finalistak aukeratzeko; eta finalean, kalitateaz gain, ikuskizuna ere baloratuko dira. Kasu bietan, Euskeraren erabilera kontuan hartuko da berdinketaren kasuan.

7- Sariak gau horretan bertan banatuko dira.

8- Finalista guztiek 120€-ko dieta jasoko dute beraien kontzertua hasterakoan.

9- Sariak honakoak:
1: Txapela, 1200€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.
2: 800€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.

10- Kontzertuan talde guztiek bateria berbera erabiliklo dute. Berau antolatzaileek jarria.

11- Jotzeko ordena egun horretan zehaztuko da, eguerdiko hamabietan udaletxean.

12- Musikariek txartel bat jasoko dute zozketa garaian, gaueko kontzertuan edaria jasotzeko txosnan.

13- Dudarik izanez gero, deitu Josuri: 609459817

14- EZ DA MAKETA LEHIAKETA BAT.

10/6/09

ARTIATIK ARTIARA


ARTIATIK ARTIARA 2009
Ekainaren 13an ospatzekoak baginan ere atzeratzeko beharra egon da eta azkenean EKAINAREN 27an ospatuko dugu.

Goiz osoan zehar herriko haur eta gaztetxoentzat jolasak eta irteerak egongo dira.

Nagusi eta gurasoak berriz ke eta janari usain artean sukalkia prestatu beharko dute, ondoren goxo goxo jan nahi baduzue behintzat!! sukaldi txapelketa Gazteluzahar txokoaren inguruan egingo da eta dena prest izan beharko duzue 14:00etarako.

Egun guztian zehar ere herriko enparantzan truke edo/eta 2. eskuko azokataz gozatu ahal izango duzu, ekaineko beherapenei itxaron beharrean!! edonork parte hartu dezake azoka honetan, munduari saldu edo trukean eskaintzeko edozer baduzu aukera polita izan daiteke KUKUTRUKE azoka!!

Eguneko indarrak errekuperatu asmoz 20:00etan herriko plazan "pikoteoa" egongo da, ondoren berriz... bakoitza bere etxera... edo ez... ez, ezta!!

UDAKO KANPAINA


16/5/09

Baseliza arteko ibilbidea


Antoliñape kultur elkarteak, Maiatzaren 24rako Baseliza arteko ibilaldia antolatu du.
Irteera lekua, herriko plaza izango da goizeko 9tan eta Antolin Deunaren baselizarantz abiatuko gara, gero Karmenera hurbiltzeko. Ostean, Atxarre pasatuz, San Bartolome ingurutik pasako gara eta azkenik San Lorentzora. Azkenik, berriro herriko plazara bueltatuko gara.

Animatu eta parte hartu!!

15/5/09

V. Eskola txikien jaia


Datorren maiatzaren 22an gure herrian ospatuko dugu Busturialdeko eskola txikien jaia, bertan batuko gara Mundaka, Busturia, Muxika eta Arteagako ikasleak eta irakasleak, gutxi gora behera 380 pertsona.

Ordutegia izango da 9:30etatik 16:00 arte eta egitaraua osatuko dugu kanta, dantza eta jolasekin.

Ospakizuna aurrera eramateko espazio eta material ezberdinak beharko ditugu.

ESPAZIOAK

-Kultur etxea
-Frontoia
Parkea (Jolas parkea eta gaztelu eta Gazteluzarren arteko belardia)

EGITARAUA:

10:00 etan - HARRERA (Herriko plazan)

10:30 ean - MUSIKA ENTSAIOAK (Herriko plazan, kultur etxean eta frontoian)

11:15 ean - MUSIKA EMANALDIA (Herriko plazan)

12:00 etan - KALEJIRA (Herriko plazatik eskolara -Kaltzaondotik-)

12:30 ean - JOLASAK (Parkean - 2-3 urtekoak umeen jolastokira, gainontzekoak gaztelu eta parkearen arteko belardira-)

13:30 ean - BAZKARIA (Parkean)

14:00 etan - JOLAS LIBREAK (Parkean)

15:00 etan - LEKUKOA PASATU (Herriko plazan)

15:30 ean - TXORI BAKOITZA BERE KABIRA

21/4/09

EUSKAL ZERAMIKA TRADIZIONALA


PERKUSIO AFRIKAR IKASTAROA

PERKUSIO AFRIKAR IKASTAROA
Kultura Batzordeak eta Gazteplanak elkarlanean perkusio afrikar ikastaroa antolatu du maiatza eta ekainean zehar, guztira 6, saio izango dira eta ostiraletan ospatuko dira Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara. Izen emate epea apirilaren 30ean amaietzen da. Plaza mugatuak daude, guztira 10 pertsona egongo direlarik gehienez taldean. Lehentasuna herriko gazteek izango dute.

LANDAREEN MANEJU NATURALA


NEKAZARITZA EKOLOGIKOA. LANDARREN MANEJU NATURALA

Maiatza eta ekainean zehar, Aretxederreta Kultur Etxean, lore eta landareak era natural eta ekologikoan zaindu eta hazteko ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzu. Asteazkenero izango da zita, 18:00etatik 20:30etara. Udazkenean beste 3/4 saio egingo dira, ikastaroa osatu asmoz. Interesatuak deitu edo idatzi honeko zenbaki edo helbidera: Aretxederreta Kultur Etxea 94.627.15.13 edo kultura.gautegiz@gmail.com. Informazio gehiago kartelean bertan duzue.

14/4/09

BIDAIA KULTURALA. Enkarterriak ezagutuz!!


Datorren Apirilaren 25erako Antoliñape kultur elkarteak irteera kultura antolatu du. Aurtengoan irteera enkarterrietara izango da, Abellanedako Batzar Etxea eta El Pobal burdinola bisitatu eta gero Muskiz ingurua ezagutu eta bertan bazkaltzeko aukera izango da.Joan nahi duenak izena eman beharko du.
Animatu eta apunta zaitez!!!
Antoliñape Kultur Elkartea

16/3/09

VI. FERIDXA NAGUSIA


Aupa,
Datorren Apirilaren 5-ean VI. Feridxa nagusia ospatuko da.Urtero animalia baten inguruko ekitalditxoa egiten da eta aurten aukeratutako animalia artzai txakurra da.Feridxa egunean artzai txakur iletsuak eta gorbeiako artzai txakurrak izango ditugu, betiko azokaz aparte (ortuariak, bitxiak, eztia, pastela, gazta,txakolina, ...)
Eskerrik asko

11/3/09

IPARRA-HEGOAm jaialdia Seguran


Martxoak 16-22 bitartean Iparra Hegoa jaialdia ospatuko da Seguran. Iaz bezala, azken egunean (martxoak 22) bertara joateko autobusa antolatu du Antoliñape kultur elkarteak.Irteera honetara joan nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik Egala tabernan. Prezioa 20€ (autobusa+hamaiketakoa+bazkaria) (12 urtetetik behera dohainik)
Animatu eta parte hartu!!!
Iparra Hegoari buruzko informazio gehiago:http://iparrahegoa.blogspot.com/

9/3/09


TASIOREN BINETAK ERAKUSGAI Aretxederreta Kultur Etxean.
Martxoaren 9tik 29ra bitarte, eraikinean zehar ikusi, gozatu eta irakurri ahal izango dituzu Tasioren binetak.

9/2/09

GITARRA IKASTAROA


Gitarra ikasteko irrika baduzu hauxe da zure aukera oinarriak ikasi eta zure artea erakusteko. Ikastaroa astelehenetan izango da, 19:00etatik 20:00etara Kultur Etxean. Kuota 20€ izango dira eta izen ematea 10 pertsonara mugatua egongo da. Izena ematea Kultur Etxean.

Igo BERTSOPAPER LEHIAKETA



Igo Bertsopaper lehiaketa ere abian da!! Partehartzaileak bi taldetan banatzen dira: 18 urte baino gutxiagokoak eta 18 urte baino gehiago dituzuenak. Lanak aurkezteko azken eguna: martxoak 31, Kultur Etxean. Oinarriak Kultur Etxean, herriko tabernetan, udaletxean, medikuaren kontsultan,... aurkituko dituzue.
Animatu eta bota bertsue!!!

XVI. IPUIN LEHIAKETA


Gautegiz Arteagako XIV. ipuin lehiaketa abian da!!
6-11 urte bitarte haur eta gaztetxo guztiok parte hartu ahal duzue. Lanak aurkezteko azken eguna: martxoak 31, Kultur Etxean.
Oinarriak Kultur Etxean eta Montorre Eskolan aurkituko dizue.

ABESBATZA



Herrian abesbatza, kantu langunak,... sortzeko asmotan gabiltza, animatzen? lehen deialdia otsailak 19 izango da, osteguna, 19:30etan. Ensaioak Aretxederreta Kultur Etxean izango dira!!


IHAUTERIAK 2009, azaroak 21, larunbata ospatuko dugu. Egun horretarako mozorro lehiaketa antolatu dugu arratsaldez 17:00etan, herritar guztiok parte hartu ahal izango duzue, hiru kategorietan: bakarkako mozorroak, taldekako mozorroak eta familiarteko mozorroak. Mozorroak erakusteko desfilea egingo dugu. Sari banaketa egin ondoren antzerki saioa izango dugu En La Lona antzerki taldearekin "Memento Ridiccoli" antzezlana.
Animatu eta mozorrotu. Mozorrorik originalenari eta desfilatzerakoan erakusten duzuen garboari esker sari eder bat lortu dezakezue.
Ni tomate ekologikoz jantziko naiz eta zu??

3/2/09

ALBISTE LABURRAK


ALBISTE LABURRAK:

1. Abesbatza, kanta lagunak,... sortu nahi dugu Arteagan. Deialdia: otsailak 19, 19:30etan Aretxederreta Kultur Etxean.

2. Herriko gazteei bilera-hizketaldi batera deialdia. Otsailak 13, 19:00etan Aretxederreta Kultur Etxeko atzeko lokalean.

3. Ihauterietan mozorro lehiaketa eta desfilea antolatu dugu, laister informazi gehiago.

27/1/09

BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN HITZALDIA



BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN HITZALDIA

Otsailak 13, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten laguntzei buruzko hitzaldia antolatu da Aretxederreta Kultur Etxean. Eskaintzen diren laguntzetaz gain beste gai asko azalduko dira: etxez-etxekako zerbitzua, pentsio lege berria, zaintzaileentzako laguntzak...

Zerbitzu hauek jasotzen dituztenentzat eta inguruko familitartekoentzat hitzaldi interesgarria.

16/1/09

SANPOLIKARPOAK


Polikarpo Deunaren jaietan beti bezala bazkari herrikoia antolatu dugu Urtarrilaren 25rako eta plazak mugatuak direnez, joan nahi duenak izena eman beharko du Egala tabernan.
Nagusien menua
-Porrusalda
-Okela saltsan
-Flana
-Kafea-Patxarra
-Ogia, ardaua eta ura (15€)
Umeen menua
-Makarroiak tomateagaz
-Solomoa
-Flana-Ogia, ura eta freskagarriak(8€)
Pelota txapelketako partiduak: barikuan finalaurdenak eta astelehenean arratsaldeko 18:30etan FINALA!!!! (kartelean jartzea ahaztu zaigu!).
Ondo pasa Sanpolikarpo jaiak. Kultura Batzordea.

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas