UZTAILAK 19, igandea Karmenak ospatuko ditugu Gautegiz Arteagan, egun osoko egitaraua antolatu dau Jai eta Kultura batzordeak:
12:30: meza nagusia
Ondoren, Artia dantza taldearen erakustaldia
14:00: Marmitakoen aurkezpena
15:00: Bazkari herrikoia
Marmitako txapelketan parte hartzeko izena eman behar da eta bazkari herrikorako txartelak erosi behar dira, bi kasuetarako Aretxederreta kultur etxetik pasa behar duzue.
MARMITAKO TXAPELKETARAKO ARAUAK
- talde bakoitzak 15 pertsonentzako janaria egin beharko du
- materia prima guztia antolakuntzak jartzen du, taldeek lapikoa, sukaldeko tresneria eta sua ekarri beharko dute.
- sukalkira aurkeztuko diren taldeak 2 kidez osaturik egongo dira. Kudi hauei bazkari txartelak menago zaizkie.
- taldeek eginiko bazkaria ondoren bazkari herrikoian banatuko da.
- lehiaketaren irabazlea bazakostean jakinaraziko da
- marmitakoak 14:00etan aurkeztuko dira.
Izena emateko edo bazkari herrikoirako txartelak erosteko, pasa Kultur Etxetik edo deitu 94.627.15.13 telefonora.
No hay comentarios:
Publicar un comentario