29/6/09

ARRANTZA EGUNA 09


"Atxarre" ehiza eta arrantza elkarteak antolaturik, uztailaren 18an, Arrantza eguna ospatuko dugu Gautegiz Arteagan.
Egun pasa politta egin eta lagunartean arrantzara joan nahi izanezkero egun aproposa da honako hau.
Zita, goizeko 10:00etan Errotan.
Arrantzaldiaren ondoren, harrapaturikoaren dastaketa eta sari banaketa egingo da.

24/6/09

II. BusturialdeRock

ARAUAK:

1- Talde bakoitzak bereak diren bi kantuz osatutako grabaketa bat aurkeztu beharko du.

2- Finalerako aukeratuak izanez gero, finaleko zuzenekoa eskaintzeko konpromisua hartuko du talde bakoitzak(Abuztuaren 28an).

3- Aurreikusitako ordutegia errespetatu egin beharko da. Bestela irabazteko aukerak galduko dira.

4- Epaimahaia publikoan sakabanatuta egongo da.

5- Epaimahaia musikan adituak diren pertsonez osatuta egongo da.

6- Epaitzerako orduan,kalitatea izango da kontuan finalistak aukeratzeko; eta finalean, kalitateaz gain, ikuskizuna ere baloratuko dira. Kasu bietan, Euskeraren erabilera kontuan hartuko da berdinketaren kasuan.

7- Sariak gau horretan bertan banatuko dira.

8- Finalista guztiek 120€-ko dieta jasoko dute beraien kontzertua hasterakoan.

9- Sariak honakoak:
1: Txapela, 1200€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.
2: 800€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.

10- Kontzertuan talde guztiek bateria berbera erabiliklo dute. Berau antolatzaileek jarria.

11- Jotzeko ordena egun horretan zehaztuko da, eguerdiko hamabietan udaletxean.

12- Musikariek txartel bat jasoko dute zozketa garaian, gaueko kontzertuan edaria jasotzeko txosnan.

13- Dudarik izanez gero, deitu Josuri: 609459817

14- EZ DA MAKETA LEHIAKETA BAT.

10/6/09

ARTIATIK ARTIARA


ARTIATIK ARTIARA 2009
Ekainaren 13an ospatzekoak baginan ere atzeratzeko beharra egon da eta azkenean EKAINAREN 27an ospatuko dugu.

Goiz osoan zehar herriko haur eta gaztetxoentzat jolasak eta irteerak egongo dira.

Nagusi eta gurasoak berriz ke eta janari usain artean sukalkia prestatu beharko dute, ondoren goxo goxo jan nahi baduzue behintzat!! sukaldi txapelketa Gazteluzahar txokoaren inguruan egingo da eta dena prest izan beharko duzue 14:00etarako.

Egun guztian zehar ere herriko enparantzan truke edo/eta 2. eskuko azokataz gozatu ahal izango duzu, ekaineko beherapenei itxaron beharrean!! edonork parte hartu dezake azoka honetan, munduari saldu edo trukean eskaintzeko edozer baduzu aukera polita izan daiteke KUKUTRUKE azoka!!

Eguneko indarrak errekuperatu asmoz 20:00etan herriko plazan "pikoteoa" egongo da, ondoren berriz... bakoitza bere etxera... edo ez... ez, ezta!!

UDAKO KANPAINA


OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas