15/12/08



GABON EGITARAUA:

12-23 bitarte: OLENTZERORI AGURRA LEHIAKETA

15-19 bitarte GABON DEKORAZIOA LUDOTEKAN

15-19 bitarte: INTERNET ZURETZAT IKASTAROA

15-24 bitarte: MARIJOSIAK

18: MUSIKA HEZKUNTZAKO HAURREN ERAKUSTALDIA

23: OLENTZERO

23: EUSKAL HERRIKO FUTBOL SELEKZIOAREN PARTIDUA

26: OLENTZERORI AGURRA LEHIAKETAREN SARI BANAKETA

28: TALO JAIA ETA JANA!

29:30: JINKANA HAURRENTZAT KULTUR ETXEAN

31: ANTOLIN DEUNAREN BASELIZARA IRTEERA

URTARRILAK 2: ZINEA EUSKARAZ LUDOTEKAN

3: PIN-era IRTEERA

5: ERREGE KABALGATA

GABON ZORAGARRIXAK PASA ETA URTE BERRI ON !!!!!!

9/12/08



Kaixo herritar, abenduaren 18an herriko haur musikariak jaialdi txikitxo bat antolatu dute, ikasirikoa guri erakusteko.

18:00etan izango da Josu Naberan aretoan. Ondoren pisko-labis bat egingo dugu, animatuz gero ekarri zuk ere jateko zerbait: fruta, yogurrak, gailetak,...

4/12/08

EUSKARAZ BAI JAIALDIA.ABENDUAK 13. BEC-en



Agur t´erdi

Kontseiluak 10 urte egin ditu eta ospatu behar dugu! 10 urte luze, euskararen alde, egunerokotasunean euskaldunok euskaldun izateko eskubidea bermatu nahian eginiko lana.

Ea, Ibarrangelu, Arteaga eta Kortezubik, elkarrekin, autobusa antolatzea erabaki dugu. kartelean dituzue datu guztiak, autobusa doakoa izango da eta izen ematearekin batera sarrera ere badagokizu. Honen gestioa gure kontu! Izena emateko deitu telefono honetara: 94.627.15.13. NIEREBANOA!!!!

26/11/08

DURANGOKO AZOKA


Abenduko lehenengo asteburuan, Durangoko azoka ospatzen da eta bertara joateko autobusa antolatu da Abenduaren 7rako.
Autobusa arratsaldeko 15:00tan irtengo da eta 20:00tan bueltatu.
Joan nahi duenak, Aretxederreta kultur etxean izena eman beharko du (3€).

EUSKARA ELKARTEEN ERAKUSKETA IBILTARIA


Azaroaren 28tik Abenduaren 9ra, Euskara elkarteen topagunearen eskutik, euskara elkarteen sustraiak, sorrera, eginkizunak, erronkak eta etorkizuna aztertzen dituen erakusketa Aretxederreta kultur etxean 10:00-13:00 eta 16:30-20:30

ARETXEDERRETA KULTUR ETXEAREN INAUGURAZIOA


Azaroaren 29an, Aretxederreta kultur etxearen inaugurazioa egingo dogu.

EUSKARA EGUNA



Euskara eguna dela eta, azaroaren azken astebururako hainbat ekintza antolatu dira.

11/11/08

TXARRIBODA


Oraingo honetan Antoliñape Kultur Taldeak Txarriboda antolatu du azaroak 15ean. Goizean goiz hasita, behar den moduko txarriboda batera etortzeko aukera ezinhobea duzu honako hau. Gosaria, txarriaren heriotza bideoz, hamaiketakoa eta eguna bukatzeko afari goxoa. Gainera txarri erdiaren jabe izan ahal zara! zozketan parte hartu besterik ez duzu eta txarri erdi etxera! On egin!

22/10/08

PERRETXIKO ERAKUSKETA


Datorren domekan perretxiko eguna ospatuko da. Goizean zehar perretxiko erakusketa egongo da herriko plazan, baita degustazioa ere.Honetarako, zapatuan, jendea perretxikoak batzera joatea gonbidatzen dugu, gero Antoliñape kultur elkarteko egoitzara ekarri eta han aditu batek sailkatuko ditu (larunbat arratsaldean).
Animatu eta parte hartu!!!

18/9/08

Kanoa jaitsiera Urdaibaien

Irailak 27, arratsaldeko 15:30tan udaletxe aurretik irtengo gara.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du Irailak 23 baino lehenago udaletxean eta 5€ jarri beharko ditu.
Irteeraren iraupena 3 ordukoa da.
Bueltan udaletxe aurrean utziko gaituzte.
Beharrezkoa da bainujantzia, eguzkitako krema, igeri egiten jakitea, 12 urte baino gehiago edukitzea eta uretako oinetakoak.
Ohar bezala, gazteek preferentzia izango dutela aipatzen da.

4/8/08

San Lorentzo


Abuztuaren 10an San Lorentzo jaia ospatuko dugu, San Lorentzo ermitan bertan.
Egun honetan jai giro apartaz gozatzen dugu egun guztian zehar.
Goizean, meza, dantzak,trikitrilariak eta sardina jana egoten dira. Gero jendea bertan bazkaltzera geratzen da eta arratsalderako muxika ere egoten da.

31/7/08

Busturialde PopRock lehiaketa


Lehiaketaren oinarriak:
1.-Aurkezten den taldeak, grabaketa bat ekarri beharko du gutxienez 2 kanturekin. Grabaketa hau udaletxean entregatuko da, izena eta kontakturako bi telefonorekin.

2.-
Lanak aurkezteko azken eguna Uztailaren 20a izango da.

3.-Epaimahaiak 8 talde finalista aukeratuko ditu eta talde hauek zuzeneko emanaldia emango dute Abuztuaren 29an Gautegiz Arteagako plazan 21:00tatik aurrera.


4.-Aurkezten den talde orok, Abuztuaren 29an jotzeko konpromesua hartuko du finalera helduz gero.


5.-Zuzeneko kontzertuan, talde bakoitzak gutxienez 30 minutu eta gehienez 45 minutuz joko du; talde bakoitzetik bestera 15 minutuko tartea egongo delarik (bateria fijoa izango da, guztientzat berdina). Kantuak beraienak izan beharko dira.


6.-Zuzeneko emanaldian taldeek zein ordenetan joko duten jakiteko, Abuztuaren 29an goizeko 12tan zozketa egingo da.


7.-Sariak:

-1.saria: 1000€ + asteburu bat 8 pertsonantzako Nafarroako landetxe batetan

-2.saria: 600€ + asteburu bat 8 pertsonantzako Nafarroako landetxe batetan
.
-3.saria: 400€ + asteburu bat 8 pertsonantzako Nafarroako landetxe batetan

-Finalera heltzen diren talde guztientzako: 120€

8.-
Sariak abuztuaren 30ean emango dira.

9.-Puntuaketari dagokionez; kalitatea, espektakulua eta euskera erabiltzea baloratuko dira.

21/7/08

Artiatik Artiara


Datorren asteburuan, Uztailak 26 eta 27 "Artiatik Artiara" jaialdia ospatuko dugu.
Jaialdi honetan hainbat ekintza burutzen dira eta herrian dauden talde desberdinek antolatzen dituzte ekintza guztiak.

9/7/08

Karmen eguna


Datorren Uztailaren 20an Karmen eguna ospatuko dugu Zendokiz auzoan.

Urtero bezala goizeko 12:30 meza nagusia eta ostean dantza ekitaldia Artie dantza taldearen eskutik.

Ostean, lehengo ohiturak berreskuratzeko asmoz, bazkari herrikoia egingo da (tiketak aldez aurretik hartu behar dira Egala tabernan).

1/7/08

Kartel Leihaketa. Antolin Deunaren jaiak

OINARRIAK

Gautegiz Arteagako kultura eta jai batzordeak “ANTOLIN DEUNAREN JAIAK 2008”-rako kartel lehiaketa antolatu du.

Lanak herriarekin lotura zuzena dutenek aurkeztu ahal izango dituzte.

GAIA:

Gautegiz Arteagako Jaiak.

LANEN AURKEZPENA:

Lanak A4 tamainan aurkeztuko dira.

4 kolore eta edozein teknika erabili ahal izango da.

Aurkeztutako lanak jaietako egitaraua eta kartela egiteko egokiak izan beharko dira.

Lanek ez dute egilearen izenik edukiko.

TESTUA:

Lanetan ondorengo testua jarri beharko da:

Antolin Deunaren jaiak 2008

Gautegiz Arteaga

LEKUA ETA AURKEZTEKO EPEA:

Lanak Gautegiz Arteagako Udaletxean aurkeztuko dira Uztailak 25-a baino lehen.

EPAIMAHAIA:

Kultura batzordeko kideak.

SARIA:

200€-ko sari bakarra izango da eta Antolin Deunaren jaietan banatuko da (Tabernazarre egunean)


27/6/08

Mendi ibilaldia. EREÑOZAR

Datorren Uztailaren 5erako mendi ibilaldia antolatu dute herriko gazteek.

Ibilaldi hau erdi mailakoa izango da eta gutxi gora behera 3 ordukoa izango da.

Ibilbideari dagokionez, herriko plazatik goizeko 9:00tan irtengo gara Ereñozarrerantz. Hara heldu aurretik ura eta fruta jateko aukera egongo da. Gero Erenozarretik Santimamiñera, berriro ere herriko plazara bueltatzeko.

21/6/08

Umeentzako udako ikastaroak

UZTAILEAN
Astelehen eta eguazten
  • 10:30-11:30-->Polikirolak (7-12 urte)
  • 11:30-12:30-->Txiki Ritmo (3-6 urte)
Martitzen eta eguen
  • 9:30-11:30-->Ingelera (7-10 urte)
  • 11:30-13:30-->Ingelera(3-6)

ABUZTUAN:
Eskulanak lehen hamabostaldian

Izena eman nahi duenak udaletxean egin beharko du Ekainak 27a baino lehen.

20/6/08

Karmenak. Sukalki txapelketa

Aurten lehengo aldiz, Karmengo jaietan (Uztailak 20) sukalki txapelketa egingo da.
Aurkeztu nahi duten taldeek izena eman beharko dute udaletxean Uztailak 6a baino lehen.
Sukalkia egiterakoan, parte hartzaileek lapikoa eta sua jarri beharko dute, materia prima antolakuntzak jarriko duelarik.
Aurkeztutako sukalkiak 15 pertsonentzako modukoak izango dira.
Txapelketaren ondoren aurkeztutako lapiko guztiekin herri bazkaria egingo da.

Hitzaldia: Atondu XXI.menderako proposamena


XX. mendean euskal jantzi tradizionalak izan duen bilakaera azaltzen du Ane Albisuk idatzi duen liburuak, eta tradizioaren ezagutza horretatik abiatuta, etorkizunerako proposamenak aurkeztuko ditu. XXI. menderako euskal tradiziozko jantzien proposamenez hornituta dator Atondu.

Hitzaldia Ekainaren 27an izango da arratsaldeko 19:00tan gure herriko kultur etxean.

19/6/08

San Juan Suak

Urtero legez, Ekainaren 23an San Juan suak izango dira herriko parkean iluntzeko 21:00tan.
Giroa alaitzeko, musika eta tripako zorriak baretzeko zerbait ere egon da!!
Anima zaitezte eta etorri!!!

1/6/08

Mendi ibilaldia. UREDERRA (Urbasa)


Antoliñape-k hilean behin gutxi gora behera mendi ibilaldia antolatzen du eta aurten ibilaldietako bat herritik kanpo egitea pentsatu da.

Ekaineko ibilaldia, Urederra ibaiaren jaiotzakoa izango da, Urbasan (Ekainak 22).

Ibilaldia oso erraza da, beraz edozeinek egin dezake.

Bestalde, bazkaltzera Urbasara igoko gara autobusez eta han bazkalduko dugu (bakoitzak berea eramango du). Han bertako ingurua ikusteko aukera egongo da eta 18:00tan autobusa bueltan irtengo da.

Motokross txapelketa.

ATZERATUA!!!!

Asteburuko eguraldi txarra dela eta, proba puntuagarria suspenditu egin da, eta Ekainak 7ra atzeratu da.

Euskadiko txapelketarako lehenengo proba puntuagarria izango da berau.(Ekainak 1)

Zirkuitua kanposantuaren ondoan jarri dute, eta 1.200 metroko luzera izango du gutxi gorabehera. Antolatzaileen esanetan, «atal ikusgarri bat dauka, salto askorekin. Beste atal bat teknikoagoa eta arinago ibiltzekoa izango da».

09:05etik 11:50era arte entrenatzeko aukera izango dute moto-gidariek eta 12:00etan lasterketaren lehenengo txandari emango zaio hasiera. Txapelketa bost kategoriatan banatu dute: umeak, gaztetxoak, MX1, MX2 eta klasikoak. Guztira, 110 gidarik parte hartuko dute.

20/5/08

Udaberri txapelketa. Pelota partiduak

Montorre esku pelota taldekoek Udaberri txapelketa antolatu dute. Partidak ostiralero jokatuko dira, Maiatzaren 9tik Ekainaren 13ra, arratsaldeko 18:30tatik 20:00tara.
Finalak Ekainaren 15an izango dira.

16/5/08

Plazako dantzen ikastaroa


Artie dantza taldeak, Ekainak 7, 14 eta 21rako (11:00tatik 13:00tara) plazako dantzen ikastaro bat antolatu du.
Ikastaro honetan erromerietan dantzatzen diren dantzak ikasi ahal izango dira (fandango, arin arin, lantzeko ihauteriak, banango,...)
Ikastarora etorri nahi duenak izena eman beharko du Egala tabernan.

Animatu eta Parte hartu!!!

Irteera kulturala


Antoliñape kultur elkarteak, urteroko irteera kulturala antolatu du, Maiatzak 24rako.

Irteera hauetariko bakoitzean, euskal herriko herrialde batera joan izan gara eta aurten Lapurdira joango gara, Bainoara hain zuzen ere. Bertan euskal museoa ikusiko dogu eta gero bazkaltzera Pausura (sagardotegiko menua).

Irteerara joan nahi duenak Egala tabernan izena eman beharko du (azken eguna Maiatzak 22), eta gehienez autobus bat joango gara.

Anima zaitez!!

29/4/08

Argazkilaritza ikastaroa

Gautegiz Arteagako kultura batzordeko kide diren herriko gazteek, argazkilaritza ikastaroa antolatu dute.
Ikastaro hau Kz gunean izango da, martitzen eta eguenetan, Maiatzaren 27 eta Ekainaren 19a bitartean.
Joan nahi duenak, Udaletxean bertan izena emon beharko du Maiatzaren 20a baino lehen.
Ikastaro honetan, 15-30 urte bitarteko gazteek preferentzia izango dute.

28/4/08

Herri Urrats-era autobusa

Gautegiz Arteagako udalak Herri Urrats-era (Maiatzak 11) joateko autobusa jarri du. Senperera autobusean joateko izena eman nahi duenak Udaltxean bertan egin beharko du, herrikoek 2€ jarri behar izango dituztelarik eta kanpotarrek 6€.

San Isidro Jaiak

Urteko legez, San Isidro egunean (Maiatzak 15) Meza Nagusia ospatzen da eta ostean, hamaiketako herrikoia egongo da.

Busturialdeko bertsolari txapelketaren finala

Maiatzaren 4an Busturialdeko bertsolari txapelketaren finala izango da arratsaldeko 17:00tan kultur etxean.
Bertsolariak: Xabier Enbeita, Iker Belaustegi, Julen Erezuma, Ander Elortegi, Amaia Uribe eta Jon Rementeria

7/4/08

Ipuin Lehiaketako Irabazleak

Sari banaketa egin ostean irabazleak:

1.kategoria--> Garazi Foruria TOTI ETA TITO ipuinarekin

2.kategoria--> Leire Gomez ZEBRA ZURIA ipuinarekin

3.kategoria--> Irati Omagoieaskoa BERDEL APOA ipuinarekin

28/3/08

Ipuin Lehiaketako Sari Banaketa

Domekan, martxoak 30, Ipuin Lehiaketako SARI BANAKETA izango da kultur etxean eguerdiko 12tan.
Sari banaketaren ostean, txotxongiloa egongo da kultur etxean bertan.

3/3/08

Emakume eguna. Martxoak 8

Datorren martxoaren 8an Emakume eguna ospatzen da eta horregatik hainbat ekintza prestatu ditugu.
Egitaraua hurrengoa izango da:

31/1/08

Ipuin lehiaketa

Urteak dira, gure herrian umeen ipuin lehiaketa bat egiten dela. Horregaitik aurten ere, hizkuntza eta irakurletasuna sustatzeko asmoz, ipuin lehiaketa antolatu da.
Guztioi parte hartzera animatzen zaituztegu.
Ipuin lehiaketa honetara aurkezteko oinarriak hurrengo hauek dira:
1.- GAIA: LIBREA izango da.
2.- Ipuinak EUSKARAZ idatzita egongo dira.
3.- Lanak JATORRIZKOAK eta ARGITARATU GABEAK izango dira.
4.- Ipuinak baloratzeko orduan, besteak beste, imaginazioa, kreatibitatea eta aurkezteko modua hartuko dira kontuan.
5.- Orriek DINA-A4 tamainakoak izan behar dute.
6.- Gautegiz Arteagako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
7.- Lanak aurkezteko lekuak eta egunak:
- LEKUA: Gautegiz Arteagako udaletxean.
- ORDUA: 9:00etatik 14:00etara.
- AZKEN EGUNA: 2008ko martxoaren 7an
8.- Ipuinak gutunazal handi eta itxi batean aurkeztuko dira. Gutunazal handi horretan adina eta ipuinaren izenburua jarriko dira. Barruan, ipuinarekin batera beste gutunazal txikiago bat sartuko da, eta gutunazal txiki horretan ipuinaren izenburuarekin batera, egilearen datuak jarriko dira: izen abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.
9.- Epaimahaiak botazioa sekretuz erabakiko ditu saridunak.
10.- Sariak Gautegiz Arteagako udaletxean banatuko dira martxoaren 29an , arratsaldeko 18:00ean.
11.- Lan sarituak, Euskara Zerbitzuaren esku geratuko dira, eta Euskara Zerbitzuak nahi duen erabilera emateko eskubidea izango du. Saritu gabeko lanak hilabete bateko epean eskuratu ahal izango dira. Epe horretan jaso ez direnak, Euskara Zerbitzuaren esku geldituko dira.
12.- Kategoriak:
1. Kategoria: 6 urtetik 7 urtera. Asko jota orrialde bat, marrazkia barne. Kategoria honetan ez da ordenagailuz idatziriko lanik onartuko.

2. Kategoria: 8 urtetik 9 urtera. Asko jota orrialde bi, marrazkia barne. Kategoria honetan ez da ordenagailuz idatziriko lanik onartuko.

3. Kategoria: 10 urtetik 11 urtera. Orrialde bi, marrazkiarekin. Ordenagailuz egin daiteke.

13.- Lehiaketa honetan partehartzaileak oinarri guztien onarpena dakar.

29/1/08

Ihauteriak

Otsailaren 2an Ihauteriak ospatuko ditugu gure herrian.

Egitaraua hurrengoa izango da:

Goizean, Montorre eskola (Gautegiz Arteaga) eta Urretxindorra eskola ( Muxika) artean aurrera daramaten hegaztien behaketaren proiektuaren azalpena emango digute kultur etxean eta jarraian itsasadarrera irteeratxoa egingo dugu.

Arratsaldean, esku pilota partida egongo dira eta ostean umeen playback lehiaketa, musika,... denok mozorrotuta noski.

Jaia ondo bukatzeko guztiontzako merendola egongo da.


OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas