22/6/10

KARMENAK 2010


HERRI BAZKARIA ERE OSPATUKO DUGU, gure sukaldari apartek eginiko gixaua izango dugu menua.
Nagusiak 15€
12 urtetik beherako haurrek 7€
Herri bazkarirako nahiz sukalki txapelketarako izena Aretxederreta Kultur Etxean eman behar da.
Gogoratu, izena emateko epea uztailaren 9an amaitzen dela.








17/6/10

GEROA LANTZEN proiektu sozioekonomikoaren aurkezpena



Gautegiz Arteagaren etorkizunari argazkia atera nahi diogu, ez dugu nahi soilik biharko eguna landu, hamarkada baten herriak jarraitu beharko ibilbidea zehaztu nahi dugu, elkarrekin, ikuspegiak adostuz, proiektuak elkarlanean jorratuz.

Herriko eragile sozial, kultural eta ekonomikoak ezinbesteko protagonistak zarete ibilbide berri honetan. Zuek zarete “Geroa lantzen “ proiektuaren ordezkaezinezko piezak.

Horregatik, guztiok lehen momentutik bidea elkarrekin egin dezagun,

“GEROA LANTZEN” proiektu sozioekonomikoaren aurkezpena
EKAINAK 22, ASTEARTEA
19:30etatik 21:00etara
ARETXEDERRETA KULTUR ETXEA
ARETO NAGUSIAN

4/6/10

2010 UDAKO ESKAINTZA


Eguraldi onarekin batera, haur eta gaztetxoen opor garaia heltzen da.

Udako oporraldietan haurrek era hezitzaile eta dibertigarri batean beraien aisialdiataz goza dezaten programazioa diseinatu dugu.

Informazio guztia atxikitako kartelean badago ere, edozein zalantzatarako jarri harremanetan kultur dinamizatzailearekin.

VI. BASELIZA ARTEKO IBILALDIA


BUSTURIALDEKO UME DANTZARI EGUNA



Aurtengoan gure herrian!!!

Busturialdeko dantzari txikiak izango ditugu gure herrian, igande honetan, ekainak 6, euskal dantzen erakustaldi bat egiten.

Gurasoek barra montatuko dute, eguraldi nahiko ona egongo ei da, iganderako plan perfektua.

13:00etan herriko plazan hasiko da erakustandia

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas