10/6/09

ARTIATIK ARTIARA


ARTIATIK ARTIARA 2009
Ekainaren 13an ospatzekoak baginan ere atzeratzeko beharra egon da eta azkenean EKAINAREN 27an ospatuko dugu.

Goiz osoan zehar herriko haur eta gaztetxoentzat jolasak eta irteerak egongo dira.

Nagusi eta gurasoak berriz ke eta janari usain artean sukalkia prestatu beharko dute, ondoren goxo goxo jan nahi baduzue behintzat!! sukaldi txapelketa Gazteluzahar txokoaren inguruan egingo da eta dena prest izan beharko duzue 14:00etarako.

Egun guztian zehar ere herriko enparantzan truke edo/eta 2. eskuko azokataz gozatu ahal izango duzu, ekaineko beherapenei itxaron beharrean!! edonork parte hartu dezake azoka honetan, munduari saldu edo trukean eskaintzeko edozer baduzu aukera polita izan daiteke KUKUTRUKE azoka!!

Eguneko indarrak errekuperatu asmoz 20:00etan herriko plazan "pikoteoa" egongo da, ondoren berriz... bakoitza bere etxera... edo ez... ez, ezta!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas