Datorren maiatzaren 22an gure herrian ospatuko dugu Busturialdeko eskola txikien jaia, bertan batuko gara Mundaka, Busturia, Muxika eta Arteagako ikasleak eta irakasleak, gutxi gora behera 380 pertsona.
Ordutegia izango da 9:30etatik 16:00 arte eta egitaraua osatuko dugu kanta, dantza eta jolasekin.
Ospakizuna aurrera eramateko espazio eta material ezberdinak beharko ditugu.
ESPAZIOAK
-Frontoia
Parkea (Jolas parkea eta gaztelu eta Gazteluzarren arteko belardia)
EGITARAUA:
10:00 etan - HARRERA (Herriko plazan)
10:30 ean - MUSIKA ENTSAIOAK (Herriko plazan, kultur etxean eta frontoian)
11:15 ean - MUSIKA EMANALDIA (Herriko plazan)
12:00 etan - KALEJIRA (Herriko plazatik eskolara -Kaltzaondotik-)
12:30 ean - JOLASAK (Parkean - 2-3 urtekoak umeen jolastokira, gainontzekoak gaztelu eta parkearen arteko belardira-)
13:30 ean - BAZKARIA (Parkean)
14:00 etan - JOLAS LIBREAK (Parkean)
15:00 etan - LEKUKOA PASATU (Herriko plazan)
No hay comentarios:
Publicar un comentario