ARAUAK:1- Talde bakoitzak bereak diren bi kantuz osatutako grabaketa bat aurkeztu beharko du.
2- Finalerako aukeratuak izanez gero, finaleko zuzenekoa eskaintzeko konpromisua hartuko du talde bakoitzak(Abuztuaren 28an).
3- Aurreikusitako ordutegia errespetatu egin beharko da. Bestela irabazteko aukerak galduko dira.
4- Epaimahaia publikoan sakabanatuta egongo da.
5- Epaimahaia musikan adituak diren pertsonez osatuta egongo da.
6- Epaitzerako orduan,kalitatea izango da kontuan finalistak aukeratzeko; eta finalean, kalitateaz gain, ikuskizuna ere baloratuko dira. Kasu bietan, Euskeraren erabilera kontuan hartuko da berdinketaren kasuan.
7- Sariak gau horretan bertan banatuko dira.
8- Finalista guztiek 120€-ko dieta jasoko dute beraien kontzertua hasterakoan.
9- Sariak honakoak:
1: Txapela, 1200€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.
2: 800€ eta asteburu bat nafarroako landetxe batean 8 lagunentzako.
10- Kontzertuan talde guztiek bateria berbera erabiliklo dute. Berau antolatzaileek jarria.
11- Jotzeko ordena egun horretan zehaztuko da, eguerdiko hamabietan udaletxean.
12- Musikariek txartel bat jasoko dute zozketa garaian, gaueko kontzertuan edaria jasotzeko txosnan.
13- Dudarik izanez gero, deitu Josuri: 609459817
14- EZ DA MAKETA LEHIAKETA BAT.