16/5/09
Baseliza arteko ibilbidea
Antoliñape kultur elkarteak, Maiatzaren 24rako Baseliza arteko ibilaldia antolatu du.
Irteera lekua, herriko plaza izango da goizeko 9tan eta Antolin Deunaren baselizarantz abiatuko gara, gero Karmenera hurbiltzeko. Ostean, Atxarre pasatuz, San Bartolome ingurutik pasako gara eta azkenik San Lorentzora. Azkenik, berriro herriko plazara bueltatuko gara.
Animatu eta parte hartu!!
15/5/09
V. Eskola txikien jaia
Datorren maiatzaren 22an gure herrian ospatuko dugu Busturialdeko eskola txikien jaia, bertan batuko gara Mundaka, Busturia, Muxika eta Arteagako ikasleak eta irakasleak, gutxi gora behera 380 pertsona.
Ordutegia izango da 9:30etatik 16:00 arte eta egitaraua osatuko dugu kanta, dantza eta jolasekin.
Ospakizuna aurrera eramateko espazio eta material ezberdinak beharko ditugu.
ESPAZIOAK
-Frontoia
Parkea (Jolas parkea eta gaztelu eta Gazteluzarren arteko belardia)
EGITARAUA:
10:00 etan - HARRERA (Herriko plazan)
10:30 ean - MUSIKA ENTSAIOAK (Herriko plazan, kultur etxean eta frontoian)
11:15 ean - MUSIKA EMANALDIA (Herriko plazan)
12:00 etan - KALEJIRA (Herriko plazatik eskolara -Kaltzaondotik-)
12:30 ean - JOLASAK (Parkean - 2-3 urtekoak umeen jolastokira, gainontzekoak gaztelu eta parkearen arteko belardira-)
13:30 ean - BAZKARIA (Parkean)
14:00 etan - JOLAS LIBREAK (Parkean)
15:00 etan - LEKUKOA PASATU (Herriko plazan)