14/12/10

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA


Gautegiz Arteagako Jai eta Kultura batzordeak SAHARAREN ALDEKO VII. EUSKAL KARABANAn elkarlanean aritzea pentsatu dugu. Horretarako herriko ainbat zerbitzu eta tabernetan zintzilikatzen dugun karte hau izango duen kaxak aurkituko dituzue bertan: elikagaiak, ikasmteriala, konpresak nahiz erropak utzi ahal izateko.

Jasoriko materiala Argelian kokaturiko Saharauiarren kanpamenduetara bidaliko da.

Kanpaina urtarrilaren amaierararte egongo da martxan.

9/12/10

GABON EGITARAUA 2010-2011


"EUSKARAZ JOLASTEN" TAILERRA


Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta "EUSKARAZ JOLASTEN" TAILERRA antolatu dugu. Gabon egunetan egitea erabaki genuen guztiontzat errazagoa izango delakoan parte hartzea.

Abenduaren 28 eta 29an guraso eta nagusientzako izango dira saioak

Abenduaren 30ean guraso, nagusi eta seme alabentzat izango da saioa.

Kuota 20€koa da eta izen emate epea abenduaren 22a.

Apuntatzeko deitu 94.627.15.13 telefonora edo pasa Aretxederreta Kultur Etxetik.

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas