14/12/10

SAHARAREN ALDEKO EUSKAL KARABANA


Gautegiz Arteagako Jai eta Kultura batzordeak SAHARAREN ALDEKO VII. EUSKAL KARABANAn elkarlanean aritzea pentsatu dugu. Horretarako herriko ainbat zerbitzu eta tabernetan zintzilikatzen dugun karte hau izango duen kaxak aurkituko dituzue bertan: elikagaiak, ikasmteriala, konpresak nahiz erropak utzi ahal izateko.

Jasoriko materiala Argelian kokaturiko Saharauiarren kanpamenduetara bidaliko da.

Kanpaina urtarrilaren amaierararte egongo da martxan.

9/12/10

GABON EGITARAUA 2010-2011


"EUSKARAZ JOLASTEN" TAILERRA


Euskararen Nazioarteko Egunarekin lotuta "EUSKARAZ JOLASTEN" TAILERRA antolatu dugu. Gabon egunetan egitea erabaki genuen guztiontzat errazagoa izango delakoan parte hartzea.

Abenduaren 28 eta 29an guraso eta nagusientzako izango dira saioak

Abenduaren 30ean guraso, nagusi eta seme alabentzat izango da saioa.

Kuota 20€koa da eta izen emate epea abenduaren 22a.

Apuntatzeko deitu 94.627.15.13 telefonora edo pasa Aretxederreta Kultur Etxetik.

27/10/10

XXIV. BUSTURIALDEKO DANTZARI NAGUSIEN EGUNA


XXIV. BUSTURIALDEKO DANTZARI NAGUSIEN EGUNA, ospatuko dute aurtengoan Gautegiz Arteagan, azaroaren 13an.
Dantza taldeko kideetaz gain herritar guztiok zaudete bertan parte hartzera gonbidatuak.
Gauean antolatu den afariaren menua:
- otarrainxkak
- zainzuriak
- okela eta mariskodun paella
- okela txanpinoi eta patatekin
- tarta izozkiarekin
- kafea

Menua: 20€.
Joan nahi duenak izena eman beharko du Aretxederreta Kultur Etxean, azaroaren 5a baino lehen, eta bertan egin ordainketa.

30/9/10

URRIAREN 9-12ko ASTEBURU-ZUBIA


Jai eta Kultura Batzordeak programazio ireki, plural eta anitza eskaintzen dizue urriko zubirako.
Kanpora joan gabe, diru askorik gastatu gabe eta herri giroataz gozatuz denetarik egiteko aukera izango dugu:
-- herriko informazioa nola zabalduko den entzun, urbiako paraje ederretara irteera,
korrikalditxoa herriko lehen krossean parte hartuz
EHaren orain 500 urteko errealitatea eta gertakariak ezagutu eta
guk ondo dakigun bezala asteburu-zubia mahai inguruan amaitu.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan

2010 UDAZKENA.PROGRAMAZIOA


21/9/10

URBIARA MENDI IRTEERA


Antoliñape elkarteak antolaturik, Urbiara (Oñatira) mendi irteera antolatu da irailaren 9rako. Informazio gehiago kartelean bertan jasoko duzue. Izen ematea 5€ izango da. Arantzazu, Urbixa edo Aizkorri ezagutzeko aukera ezin hobea, paraje politta benetan. Apuntatu nahi izanezkero pasa kultur etxetik.

2010-2011 IKASTURTEKO IKASTAROAK




11/8/10

URRUÑARA IRTEERA


Abuztuaren 29an Gautegiz Arteaga eta Urruñaren arteko harreman eguna ospatuko da.

Irteera herriko plazan izango da goizeko 9:00etan eta Urruñan aspertzeko betarik ez duzue izango: marmitako txapelketa, herri bazkaria, musika, giro ezinhobea.

Azken eguna izena emateko: abuztuaren 25a

5/8/10

SAN LORENTZO JAIAK 2010


Abuztuaren 10ean, San Lorentzo eguna ospatuko dugu Gautegiz Arteagan. Meza, dantza ekitaldia eta nola ez, jatordua gerturatzen diren herritar guztientzako, aurtengoan sardinak!!
Egun horretan, giro ezinhobea egongo dela aprobetxatuz, antolatzaileek, bertan bazkaltzen gelditu zaitezen gonbidatu nahi zaitu, arratsaldeko musika eta jai giro bikaina gozatzeko.

22/7/10

ARTIE EGUNA 2010




Aupa, Abuztuaren 1ean, Artie eguna ospatuko dugu. Urtero, Nazioarteko talde bat etorri izan da (Kuba, Errusia, Mexiko,...) eta aurtengoan Eslobakiako AYFAS taldea izango dugu gurekin. Dantza ekitaldia eguerdiko 13:00tan izango da eta honen ostean, bazkari herrikoia izango dugu herriko frontoian. Gure eguna ospatzera guztiok gonbidatuta zaudete. Animatu eta parte hartu!!! Eskerrik asko

22/6/10

KARMENAK 2010


HERRI BAZKARIA ERE OSPATUKO DUGU, gure sukaldari apartek eginiko gixaua izango dugu menua.
Nagusiak 15€
12 urtetik beherako haurrek 7€
Herri bazkarirako nahiz sukalki txapelketarako izena Aretxederreta Kultur Etxean eman behar da.
Gogoratu, izena emateko epea uztailaren 9an amaitzen dela.








17/6/10

GEROA LANTZEN proiektu sozioekonomikoaren aurkezpena



Gautegiz Arteagaren etorkizunari argazkia atera nahi diogu, ez dugu nahi soilik biharko eguna landu, hamarkada baten herriak jarraitu beharko ibilbidea zehaztu nahi dugu, elkarrekin, ikuspegiak adostuz, proiektuak elkarlanean jorratuz.

Herriko eragile sozial, kultural eta ekonomikoak ezinbesteko protagonistak zarete ibilbide berri honetan. Zuek zarete “Geroa lantzen “ proiektuaren ordezkaezinezko piezak.

Horregatik, guztiok lehen momentutik bidea elkarrekin egin dezagun,

“GEROA LANTZEN” proiektu sozioekonomikoaren aurkezpena
EKAINAK 22, ASTEARTEA
19:30etatik 21:00etara
ARETXEDERRETA KULTUR ETXEA
ARETO NAGUSIAN

4/6/10

2010 UDAKO ESKAINTZA


Eguraldi onarekin batera, haur eta gaztetxoen opor garaia heltzen da.

Udako oporraldietan haurrek era hezitzaile eta dibertigarri batean beraien aisialdiataz goza dezaten programazioa diseinatu dugu.

Informazio guztia atxikitako kartelean badago ere, edozein zalantzatarako jarri harremanetan kultur dinamizatzailearekin.

VI. BASELIZA ARTEKO IBILALDIA


BUSTURIALDEKO UME DANTZARI EGUNA



Aurtengoan gure herrian!!!

Busturialdeko dantzari txikiak izango ditugu gure herrian, igande honetan, ekainak 6, euskal dantzen erakustaldi bat egiten.

Gurasoek barra montatuko dute, eguraldi nahiko ona egongo ei da, iganderako plan perfektua.

13:00etan herriko plazan hasiko da erakustandia

26/5/10

HITZA EGUNA


HITZA EGUNA ospatuko dugu Gautegiz Arteagan, ekainaren 13an.
Egun horretan ospatuko den Bazkarirako txartelak kultur etxean dituzue salgai:
Aldez aurretik: 15€ helduak eta 8€ 12 urtetik beherakoak
Egunean bertan: 18€ helduak eta 10€ 12 urtetik beherakoak.

21/4/10

MENDI IBILALDIA

Maiatzeko lehenengo asteburuan (Maiatzak 1 eta 2) mendi martxa antolatu dugu.
Mendi martxa hau bi egunetako izango da eta Ibilbidea Lekeitio-Aulesti-Gautegiz Arteaga izango da.
Zapatuan goizeko 9:30tan geldituko gara Gautegiz Arteagako herriko plazan, handik autobusez Lekeitiora abiatzeko. Han ibilaldia hasiko da. Oleta inguruan, elkartze puntu bat jarriko da, guztiok batera bazkaria jateko. Gero handik, Aulestirantz abiatzeko.Aulestin, mendi martxakoentzako afaria egongo da, baita lo egiteko lekua ere.Igandean, gosaldu ostean, Aulestitik Nabarnizerantza abiatuko gara. Han Antoliñapek jarritako hamaiketakoa jan ahal izango da. Ta azkenik, handik Gautegiz Arteagantza abiatuko gara martxa bukatzeko.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du kultur etxean, nagusiek 10€ ordaindu behar dutelarik eta umeek 5€. (Kontutan eduki behar da adin txikikoak arduradun batekin joan beharko direla).Bestalde, lo egiteko zakua eta nahi izanez gero koltxoneta eraman behar dira. Material hau, zapatu goizean Gautegiz Arteagan kamioiak gordeko da eta Aulestira zuzenean eramango da.Kontutan eduki behar da, zapatuko bazkaria (Oletan) bakoitzak berea eraman behar duela.
Animatu eta parte hartu!!!

8/4/10

GAUTEGIZ ARTEAGAKO XV. IPUIN LEHIAKETAREN SARI BANAKETA




Apirilaren 9an arratsaldeko 18:00etan Gautegiz Arteagako XV. Ipuin Lehiaketaren sari banaketa egingo dugu.
Ostean Jakin eta Jolas taldearen eskutik "Antzokiko istorioak" ekitaldia izango dugu.

24/3/10

IRTEERA KULTURALA. DONIBANE GARAZI


Antoliñape kultur elkarteak urtero bezala Irteera kulturala prestatu du Apirilaren 24rako.Urteak daramatzagu horrelako bidaia antolatzean, bakoitzean euskal probintzia bat aukeratzen dugularik.Aurreko urteetan, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Araba-ra joan gara, iaz Bizkaian egon ginelarik.Aurtengoan Donibane Garazi bisitatzea pentsatu dugu. Han herrian zehar bisita gidatua egingo genuke, gero bertan bazkaldu eta itzultzean Urruñan geldituko ginateke (bertako Berttoli taldearekin lotura bait daukagu).
Irteera goizeko 8:30tan izango da herriko plazan eta bueltan gutxi gora behera 22:00tan helduko ginateke plazara.
Bestalde joan nahi duenak izena eman beharko du Apirilaren 17a baino lehen Egala tabernan edo Aretxederreta kultur etxean.Prezioa 25€ pertsonako.
Besterik barik,Parte hartzera animatzen zaituztegu.

15/3/10

FERIDXA NAGUSIA 2010


Datorren Martxoaren 28an Feridxa nagusia ospatuko dugu.Aurtengoan, erleen munduari begiratuko diogu, honen inguruan hainbat ekintza egongo direlarik.Bestalde, ohiko azokan, hainbat produktu ikusteko aukera izango dugu, hala nola, ortuariak, gazta, artisautza, bitxiak, ...


ARTIAKO ABESBATZAREN EKITALDIA


13/3/10

Bertso afaria Gazteluzahar-en

Zapatuan, bertso afaria egin zen Gazteluzahar-en eta hemen han bizitakoaren bideo batzuk ikus ditzakezue.
Argazki eta bideo gehiago, argazkien atalean ikus ditzakezue.


22/2/10

II.en BERTSO PAPER LEHIAKETA



IIgo Bertsopaper lehiaketa ere abian da!! Partehartzaileak bi taldetan banatzen dira: 18 urte baino gutxiagokoak eta 18 urte baino gehiago dituzuenak. Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 23, Kultur Etxean.

22/1/10

IHAUTERIAK 2010


Otsailaren 13an, (zapatua) ihauteriak ospatuko ditugu Gautegiz Arteagan. Mozorro lehiaketa izango dugu arratsaldeko 17:00etan, herritar guztiok parte hartu ahal izango duzue, hiru kategorietan: bakarkako mozorroak, taldekako mozorroak eta familiarteko mozorroak. Mozorroak erakusteko desfilea egingo dugu. 18:00etan Monda Lironda Pailasoen saioa edukiko dugu. Ondoren denontzat txokolatada eta azkenik sari banaketarekin bukatuko dugu.

Animatu eta parte hartu eizu!!!!!

20/1/10

INTERNET IKASTAROA


GAUTEGIZ ARTEAGAKO XV. IPUIN LEHIAKETA


Aurte ere Gautegiz Arteagako XV. ipuin lehiaketa hemen da!!. 3 kategori desberdin:
6-7 urte bitartekoak, 8-9 urte bitartekoak eta 10-11 urte bitartekoak. Lanak aurkezteko azken eguna: martxoak 26, Kultur Etxean.Oinarriak Kultur Etxean eta Montorre Eskolan aurkituko dituzue.

NEGUKO EGITARAURA




OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas