24/7/09

ARTIE EGUNA 09


Datorren Abuztuaren 2an, Artie dantza taldeak bere eguna ospatuko du.Urtero bezala, talde atzerritar bat gonbidatu da. Aurten Errusiarrak izango dira.Goizean dantza ekitaldia, ostean bazkaria, eta egun osoa jai giroan pasatuko dugu.
Artie dantza taldekoek, parte hartzera gonbidatzen zaituzte!
Eskerrik asko!

7/7/09

KARMENAK 2009


UZTAILAK 19, igandea Karmenak ospatuko ditugu Gautegiz Arteagan, egun osoko egitaraua antolatu dau Jai eta Kultura batzordeak:
12:30: meza nagusia
Ondoren, Artia dantza taldearen erakustaldia
14:00: Marmitakoen aurkezpena
15:00: Bazkari herrikoia
Marmitako txapelketan parte hartzeko izena eman behar da eta bazkari herrikorako txartelak erosi behar dira, bi kasuetarako Aretxederreta kultur etxetik pasa behar duzue.
MARMITAKO TXAPELKETARAKO ARAUAK
- talde bakoitzak 15 pertsonentzako janaria egin beharko du
- materia prima guztia antolakuntzak jartzen du, taldeek lapikoa, sukaldeko tresneria eta sua ekarri beharko dute.
- sukalkira aurkeztuko diren taldeak 2 kidez osaturik egongo dira. Kudi hauei bazkari txartelak menago zaizkie.
- taldeek eginiko bazkaria ondoren bazkari herrikoian banatuko da.
- lehiaketaren irabazlea bazakostean jakinaraziko da
- marmitakoak 14:00etan aurkeztuko dira.
Izena emateko edo bazkari herrikoirako txartelak erosteko, pasa Kultur Etxetik edo deitu 94.627.15.13 telefonora.

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas