21/10/09

ERAKUSKETA IBILTARIA


Azaroaren 18tik 22ra Gautegiz Arteagako Aretxederreta Kultur Etxean “Bizitzeko tokiak, pertsonentzako tokiak" izeneko erakusketa ibiltaria edukiko dugu ikusgai. Horretaz gain, azaroaren 19an (eguena) arratsaldeko 19:00etan "Natura 2000 sarea Euskadin" hitzaldia emango da.

16/10/09


Busturialdeko Goitibehera Eskola martxan dago berriro. Inskripzioa Gautegiz-Arteagako Kultur Etxean egin behar da 94 627 15 13 telefonora deituz. Dohakoa da. Bi jardunaldi izango ditu, azaroaren 21 eta 28an goizeko 11etatik 13ak inguru aldera. Biak Gautegiz-Arteagako Kultur Etxean izango dira eta Power Point, bideoak etabarren bitartez emango dira. Irakasleak Jon Astui Euskadiko Federazioko Lehendakaria eta Alberto Fernandez, Nafarroako goitibehera gidari eta mekanikako irakaslea izango dira.

Alde teorikoan, historia, arauak, segurtasuna, modalitateak eta goitibeherak nola egin eta hobetu emango dira. Jardunaldi praktikoan, tramankulu guztien aurkezpena, manejuaren azalpenak, trikimailuak eta praktikak egingo dira. Edonork parte hartu ahal izango du ikastaroetan, baina parte hartzearen arabera, ikasle kopurua mugatu ahal izango da.

Animatu eta apuntatu zaitez!

13/10/09

PERRETXIKO EGUNA




Datorren Urriaren 24 eta 25ean perretxiko eguna ospatuko da. 24 arratsaldean herritarrak batutako perretxikoak bilduko dira Antoliñape Kultur Elkartean. Urriak 25 ean goizez perretxiko erakusketa eta degustazioa egongo da.
Animatu eta parte hartu!!!

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas