27/10/10

XXIV. BUSTURIALDEKO DANTZARI NAGUSIEN EGUNA


XXIV. BUSTURIALDEKO DANTZARI NAGUSIEN EGUNA, ospatuko dute aurtengoan Gautegiz Arteagan, azaroaren 13an.
Dantza taldeko kideetaz gain herritar guztiok zaudete bertan parte hartzera gonbidatuak.
Gauean antolatu den afariaren menua:
- otarrainxkak
- zainzuriak
- okela eta mariskodun paella
- okela txanpinoi eta patatekin
- tarta izozkiarekin
- kafea

Menua: 20€.
Joan nahi duenak izena eman beharko du Aretxederreta Kultur Etxean, azaroaren 5a baino lehen, eta bertan egin ordainketa.

30/9/10

URRIAREN 9-12ko ASTEBURU-ZUBIA


Jai eta Kultura Batzordeak programazio ireki, plural eta anitza eskaintzen dizue urriko zubirako.
Kanpora joan gabe, diru askorik gastatu gabe eta herri giroataz gozatuz denetarik egiteko aukera izango dugu:
-- herriko informazioa nola zabalduko den entzun, urbiako paraje ederretara irteera,
korrikalditxoa herriko lehen krossean parte hartuz
EHaren orain 500 urteko errealitatea eta gertakariak ezagutu eta
guk ondo dakigun bezala asteburu-zubia mahai inguruan amaitu.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan

2010 UDAZKENA.PROGRAMAZIOA


OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas