16/3/09

VI. FERIDXA NAGUSIA


Aupa,
Datorren Apirilaren 5-ean VI. Feridxa nagusia ospatuko da.Urtero animalia baten inguruko ekitalditxoa egiten da eta aurten aukeratutako animalia artzai txakurra da.Feridxa egunean artzai txakur iletsuak eta gorbeiako artzai txakurrak izango ditugu, betiko azokaz aparte (ortuariak, bitxiak, eztia, pastela, gazta,txakolina, ...)
Eskerrik asko

11/3/09

IPARRA-HEGOAm jaialdia Seguran


Martxoak 16-22 bitartean Iparra Hegoa jaialdia ospatuko da Seguran. Iaz bezala, azken egunean (martxoak 22) bertara joateko autobusa antolatu du Antoliñape kultur elkarteak.Irteera honetara joan nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik Egala tabernan. Prezioa 20€ (autobusa+hamaiketakoa+bazkaria) (12 urtetetik behera dohainik)
Animatu eta parte hartu!!!
Iparra Hegoari buruzko informazio gehiago:http://iparrahegoa.blogspot.com/

9/3/09


TASIOREN BINETAK ERAKUSGAI Aretxederreta Kultur Etxean.
Martxoaren 9tik 29ra bitarte, eraikinean zehar ikusi, gozatu eta irakurri ahal izango dituzu Tasioren binetak.

9/2/09

GITARRA IKASTAROA


Gitarra ikasteko irrika baduzu hauxe da zure aukera oinarriak ikasi eta zure artea erakusteko. Ikastaroa astelehenetan izango da, 19:00etatik 20:00etara Kultur Etxean. Kuota 20€ izango dira eta izen ematea 10 pertsonara mugatua egongo da. Izena ematea Kultur Etxean.

Igo BERTSOPAPER LEHIAKETA



Igo Bertsopaper lehiaketa ere abian da!! Partehartzaileak bi taldetan banatzen dira: 18 urte baino gutxiagokoak eta 18 urte baino gehiago dituzuenak. Lanak aurkezteko azken eguna: martxoak 31, Kultur Etxean. Oinarriak Kultur Etxean, herriko tabernetan, udaletxean, medikuaren kontsultan,... aurkituko dituzue.
Animatu eta bota bertsue!!!

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas