20/5/08

Udaberri txapelketa. Pelota partiduak

Montorre esku pelota taldekoek Udaberri txapelketa antolatu dute. Partidak ostiralero jokatuko dira, Maiatzaren 9tik Ekainaren 13ra, arratsaldeko 18:30tatik 20:00tara.
Finalak Ekainaren 15an izango dira.

16/5/08

Plazako dantzen ikastaroa


Artie dantza taldeak, Ekainak 7, 14 eta 21rako (11:00tatik 13:00tara) plazako dantzen ikastaro bat antolatu du.
Ikastaro honetan erromerietan dantzatzen diren dantzak ikasi ahal izango dira (fandango, arin arin, lantzeko ihauteriak, banango,...)
Ikastarora etorri nahi duenak izena eman beharko du Egala tabernan.

Animatu eta Parte hartu!!!

Irteera kulturala


Antoliñape kultur elkarteak, urteroko irteera kulturala antolatu du, Maiatzak 24rako.

Irteera hauetariko bakoitzean, euskal herriko herrialde batera joan izan gara eta aurten Lapurdira joango gara, Bainoara hain zuzen ere. Bertan euskal museoa ikusiko dogu eta gero bazkaltzera Pausura (sagardotegiko menua).

Irteerara joan nahi duenak Egala tabernan izena eman beharko du (azken eguna Maiatzak 22), eta gehienez autobus bat joango gara.

Anima zaitez!!

29/4/08

Argazkilaritza ikastaroa

Gautegiz Arteagako kultura batzordeko kide diren herriko gazteek, argazkilaritza ikastaroa antolatu dute.
Ikastaro hau Kz gunean izango da, martitzen eta eguenetan, Maiatzaren 27 eta Ekainaren 19a bitartean.
Joan nahi duenak, Udaletxean bertan izena emon beharko du Maiatzaren 20a baino lehen.
Ikastaro honetan, 15-30 urte bitarteko gazteek preferentzia izango dute.

28/4/08

Herri Urrats-era autobusa

Gautegiz Arteagako udalak Herri Urrats-era (Maiatzak 11) joateko autobusa jarri du. Senperera autobusean joateko izena eman nahi duenak Udaltxean bertan egin beharko du, herrikoek 2€ jarri behar izango dituztelarik eta kanpotarrek 6€.

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas