21/4/09

LANDAREEN MANEJU NATURALA


NEKAZARITZA EKOLOGIKOA. LANDARREN MANEJU NATURALA

Maiatza eta ekainean zehar, Aretxederreta Kultur Etxean, lore eta landareak era natural eta ekologikoan zaindu eta hazteko ikastaroan parte hartzeko aukera izango duzu. Asteazkenero izango da zita, 18:00etatik 20:30etara. Udazkenean beste 3/4 saio egingo dira, ikastaroa osatu asmoz. Interesatuak deitu edo idatzi honeko zenbaki edo helbidera: Aretxederreta Kultur Etxea 94.627.15.13 edo kultura.gautegiz@gmail.com. Informazio gehiago kartelean bertan duzue.

14/4/09

BIDAIA KULTURALA. Enkarterriak ezagutuz!!


Datorren Apirilaren 25erako Antoliñape kultur elkarteak irteera kultura antolatu du. Aurtengoan irteera enkarterrietara izango da, Abellanedako Batzar Etxea eta El Pobal burdinola bisitatu eta gero Muskiz ingurua ezagutu eta bertan bazkaltzeko aukera izango da.Joan nahi duenak izena eman beharko du.
Animatu eta apunta zaitez!!!
Antoliñape Kultur Elkartea

16/3/09

VI. FERIDXA NAGUSIA


Aupa,
Datorren Apirilaren 5-ean VI. Feridxa nagusia ospatuko da.Urtero animalia baten inguruko ekitalditxoa egiten da eta aurten aukeratutako animalia artzai txakurra da.Feridxa egunean artzai txakur iletsuak eta gorbeiako artzai txakurrak izango ditugu, betiko azokaz aparte (ortuariak, bitxiak, eztia, pastela, gazta,txakolina, ...)
Eskerrik asko

11/3/09

IPARRA-HEGOAm jaialdia Seguran


Martxoak 16-22 bitartean Iparra Hegoa jaialdia ospatuko da Seguran. Iaz bezala, azken egunean (martxoak 22) bertara joateko autobusa antolatu du Antoliñape kultur elkarteak.Irteera honetara joan nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik Egala tabernan. Prezioa 20€ (autobusa+hamaiketakoa+bazkaria) (12 urtetetik behera dohainik)
Animatu eta parte hartu!!!
Iparra Hegoari buruzko informazio gehiago:http://iparrahegoa.blogspot.com/

9/3/09


TASIOREN BINETAK ERAKUSGAI Aretxederreta Kultur Etxean.
Martxoaren 9tik 29ra bitarte, eraikinean zehar ikusi, gozatu eta irakurri ahal izango dituzu Tasioren binetak.

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas