9/2/09

ABESBATZA



Herrian abesbatza, kantu langunak,... sortzeko asmotan gabiltza, animatzen? lehen deialdia otsailak 19 izango da, osteguna, 19:30etan. Ensaioak Aretxederreta Kultur Etxean izango dira!!


IHAUTERIAK 2009, azaroak 21, larunbata ospatuko dugu. Egun horretarako mozorro lehiaketa antolatu dugu arratsaldez 17:00etan, herritar guztiok parte hartu ahal izango duzue, hiru kategorietan: bakarkako mozorroak, taldekako mozorroak eta familiarteko mozorroak. Mozorroak erakusteko desfilea egingo dugu. Sari banaketa egin ondoren antzerki saioa izango dugu En La Lona antzerki taldearekin "Memento Ridiccoli" antzezlana.
Animatu eta mozorrotu. Mozorrorik originalenari eta desfilatzerakoan erakusten duzuen garboari esker sari eder bat lortu dezakezue.
Ni tomate ekologikoz jantziko naiz eta zu??

3/2/09

ALBISTE LABURRAK


ALBISTE LABURRAK:

1. Abesbatza, kanta lagunak,... sortu nahi dugu Arteagan. Deialdia: otsailak 19, 19:30etan Aretxederreta Kultur Etxean.

2. Herriko gazteei bilera-hizketaldi batera deialdia. Otsailak 13, 19:00etan Aretxederreta Kultur Etxeko atzeko lokalean.

3. Ihauterietan mozorro lehiaketa eta desfilea antolatu dugu, laister informazi gehiago.

27/1/09

BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN HITZALDIA



BUSTURIALDEKO GIZARTE ZERBITZUEN HITZALDIA

Otsailak 13, ostirala, arratsaldeko 19:00etan Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten laguntzei buruzko hitzaldia antolatu da Aretxederreta Kultur Etxean. Eskaintzen diren laguntzetaz gain beste gai asko azalduko dira: etxez-etxekako zerbitzua, pentsio lege berria, zaintzaileentzako laguntzak...

Zerbitzu hauek jasotzen dituztenentzat eta inguruko familitartekoentzat hitzaldi interesgarria.

16/1/09

SANPOLIKARPOAK


Polikarpo Deunaren jaietan beti bezala bazkari herrikoia antolatu dugu Urtarrilaren 25rako eta plazak mugatuak direnez, joan nahi duenak izena eman beharko du Egala tabernan.
Nagusien menua
-Porrusalda
-Okela saltsan
-Flana
-Kafea-Patxarra
-Ogia, ardaua eta ura (15€)
Umeen menua
-Makarroiak tomateagaz
-Solomoa
-Flana-Ogia, ura eta freskagarriak(8€)
Pelota txapelketako partiduak: barikuan finalaurdenak eta astelehenean arratsaldeko 18:30etan FINALA!!!! (kartelean jartzea ahaztu zaigu!).
Ondo pasa Sanpolikarpo jaiak. Kultura Batzordea.

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas