24/3/10

IRTEERA KULTURALA. DONIBANE GARAZI


Antoliñape kultur elkarteak urtero bezala Irteera kulturala prestatu du Apirilaren 24rako.Urteak daramatzagu horrelako bidaia antolatzean, bakoitzean euskal probintzia bat aukeratzen dugularik.Aurreko urteetan, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Araba-ra joan gara, iaz Bizkaian egon ginelarik.Aurtengoan Donibane Garazi bisitatzea pentsatu dugu. Han herrian zehar bisita gidatua egingo genuke, gero bertan bazkaldu eta itzultzean Urruñan geldituko ginateke (bertako Berttoli taldearekin lotura bait daukagu).
Irteera goizeko 8:30tan izango da herriko plazan eta bueltan gutxi gora behera 22:00tan helduko ginateke plazara.
Bestalde joan nahi duenak izena eman beharko du Apirilaren 17a baino lehen Egala tabernan edo Aretxederreta kultur etxean.Prezioa 25€ pertsonako.
Besterik barik,Parte hartzera animatzen zaituztegu.

15/3/10

FERIDXA NAGUSIA 2010


Datorren Martxoaren 28an Feridxa nagusia ospatuko dugu.Aurtengoan, erleen munduari begiratuko diogu, honen inguruan hainbat ekintza egongo direlarik.Bestalde, ohiko azokan, hainbat produktu ikusteko aukera izango dugu, hala nola, ortuariak, gazta, artisautza, bitxiak, ...


ARTIAKO ABESBATZAREN EKITALDIA


13/3/10

Bertso afaria Gazteluzahar-en

Zapatuan, bertso afaria egin zen Gazteluzahar-en eta hemen han bizitakoaren bideo batzuk ikus ditzakezue.
Argazki eta bideo gehiago, argazkien atalean ikus ditzakezue.


OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas