Maiatzeko lehenengo asteburuan (Maiatzak 1 eta 2) mendi martxa antolatu dugu.
Mendi martxa hau bi egunetako izango da eta Ibilbidea Lekeitio-Aulesti-Gautegiz Arteaga izango da.
Zapatuan goizeko 9:30tan geldituko gara Gautegiz Arteagako herriko plazan, handik autobusez Lekeitiora abiatzeko. Han ibilaldia hasiko da. Oleta inguruan, elkartze puntu bat jarriko da, guztiok batera bazkaria jateko. Gero handik, Aulestirantz abiatzeko.Aulestin, mendi martxakoentzako afaria egongo da, baita lo egiteko lekua ere.Igandean, gosaldu ostean, Aulestitik Nabarnizerantza abiatuko gara. Han Antoliñapek jarritako hamaiketakoa jan ahal izango da. Ta azkenik, handik Gautegiz Arteagantza abiatuko gara martxa bukatzeko.
Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du kultur etxean, nagusiek 10€ ordaindu behar dutelarik eta umeek 5€. (Kontutan eduki behar da adin txikikoak arduradun batekin joan beharko direla).Bestalde, lo egiteko zakua eta nahi izanez gero koltxoneta eraman behar dira. Material hau, zapatu goizean Gautegiz Arteagan kamioiak gordeko da eta Aulestira zuzenean eramango da.Kontutan eduki behar da, zapatuko bazkaria (Oletan) bakoitzak berea eraman behar duela.
Animatu eta parte hartu!!!