9/2/09

GITARRA IKASTAROA


Gitarra ikasteko irrika baduzu hauxe da zure aukera oinarriak ikasi eta zure artea erakusteko. Ikastaroa astelehenetan izango da, 19:00etatik 20:00etara Kultur Etxean. Kuota 20€ izango dira eta izen ematea 10 pertsonara mugatua egongo da. Izena ematea Kultur Etxean.

Igo BERTSOPAPER LEHIAKETA



Igo Bertsopaper lehiaketa ere abian da!! Partehartzaileak bi taldetan banatzen dira: 18 urte baino gutxiagokoak eta 18 urte baino gehiago dituzuenak. Lanak aurkezteko azken eguna: martxoak 31, Kultur Etxean. Oinarriak Kultur Etxean, herriko tabernetan, udaletxean, medikuaren kontsultan,... aurkituko dituzue.
Animatu eta bota bertsue!!!

XVI. IPUIN LEHIAKETA


Gautegiz Arteagako XIV. ipuin lehiaketa abian da!!
6-11 urte bitarte haur eta gaztetxo guztiok parte hartu ahal duzue. Lanak aurkezteko azken eguna: martxoak 31, Kultur Etxean.
Oinarriak Kultur Etxean eta Montorre Eskolan aurkituko dizue.

ABESBATZA



Herrian abesbatza, kantu langunak,... sortzeko asmotan gabiltza, animatzen? lehen deialdia otsailak 19 izango da, osteguna, 19:30etan. Ensaioak Aretxederreta Kultur Etxean izango dira!!


IHAUTERIAK 2009, azaroak 21, larunbata ospatuko dugu. Egun horretarako mozorro lehiaketa antolatu dugu arratsaldez 17:00etan, herritar guztiok parte hartu ahal izango duzue, hiru kategorietan: bakarkako mozorroak, taldekako mozorroak eta familiarteko mozorroak. Mozorroak erakusteko desfilea egingo dugu. Sari banaketa egin ondoren antzerki saioa izango dugu En La Lona antzerki taldearekin "Memento Ridiccoli" antzezlana.
Animatu eta mozorrotu. Mozorrorik originalenari eta desfilatzerakoan erakusten duzuen garboari esker sari eder bat lortu dezakezue.
Ni tomate ekologikoz jantziko naiz eta zu??

3/2/09

ALBISTE LABURRAK


ALBISTE LABURRAK:

1. Abesbatza, kanta lagunak,... sortu nahi dugu Arteagan. Deialdia: otsailak 19, 19:30etan Aretxederreta Kultur Etxean.

2. Herriko gazteei bilera-hizketaldi batera deialdia. Otsailak 13, 19:00etan Aretxederreta Kultur Etxeko atzeko lokalean.

3. Ihauterietan mozorro lehiaketa eta desfilea antolatu dugu, laister informazi gehiago.

OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas