31/1/08

Ipuin lehiaketa

Urteak dira, gure herrian umeen ipuin lehiaketa bat egiten dela. Horregaitik aurten ere, hizkuntza eta irakurletasuna sustatzeko asmoz, ipuin lehiaketa antolatu da.
Guztioi parte hartzera animatzen zaituztegu.
Ipuin lehiaketa honetara aurkezteko oinarriak hurrengo hauek dira:
1.- GAIA: LIBREA izango da.
2.- Ipuinak EUSKARAZ idatzita egongo dira.
3.- Lanak JATORRIZKOAK eta ARGITARATU GABEAK izango dira.
4.- Ipuinak baloratzeko orduan, besteak beste, imaginazioa, kreatibitatea eta aurkezteko modua hartuko dira kontuan.
5.- Orriek DINA-A4 tamainakoak izan behar dute.
6.- Gautegiz Arteagako herritar guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.
7.- Lanak aurkezteko lekuak eta egunak:
- LEKUA: Gautegiz Arteagako udaletxean.
- ORDUA: 9:00etatik 14:00etara.
- AZKEN EGUNA: 2008ko martxoaren 7an
8.- Ipuinak gutunazal handi eta itxi batean aurkeztuko dira. Gutunazal handi horretan adina eta ipuinaren izenburua jarriko dira. Barruan, ipuinarekin batera beste gutunazal txikiago bat sartuko da, eta gutunazal txiki horretan ipuinaren izenburuarekin batera, egilearen datuak jarriko dira: izen abizenak, adina, helbidea eta telefonoa.
9.- Epaimahaiak botazioa sekretuz erabakiko ditu saridunak.
10.- Sariak Gautegiz Arteagako udaletxean banatuko dira martxoaren 29an , arratsaldeko 18:00ean.
11.- Lan sarituak, Euskara Zerbitzuaren esku geratuko dira, eta Euskara Zerbitzuak nahi duen erabilera emateko eskubidea izango du. Saritu gabeko lanak hilabete bateko epean eskuratu ahal izango dira. Epe horretan jaso ez direnak, Euskara Zerbitzuaren esku geldituko dira.
12.- Kategoriak:
1. Kategoria: 6 urtetik 7 urtera. Asko jota orrialde bat, marrazkia barne. Kategoria honetan ez da ordenagailuz idatziriko lanik onartuko.

2. Kategoria: 8 urtetik 9 urtera. Asko jota orrialde bi, marrazkia barne. Kategoria honetan ez da ordenagailuz idatziriko lanik onartuko.

3. Kategoria: 10 urtetik 11 urtera. Orrialde bi, marrazkiarekin. Ordenagailuz egin daiteke.

13.- Lehiaketa honetan partehartzaileak oinarri guztien onarpena dakar.

29/1/08

Ihauteriak

Otsailaren 2an Ihauteriak ospatuko ditugu gure herrian.

Egitaraua hurrengoa izango da:

Goizean, Montorre eskola (Gautegiz Arteaga) eta Urretxindorra eskola ( Muxika) artean aurrera daramaten hegaztien behaketaren proiektuaren azalpena emango digute kultur etxean eta jarraian itsasadarrera irteeratxoa egingo dugu.

Arratsaldean, esku pilota partida egongo dira eta ostean umeen playback lehiaketa, musika,... denok mozorrotuta noski.

Jaia ondo bukatzeko guztiontzako merendola egongo da.


OHARRA:

Komentario bat egin edo iritzia eman nahi izanezkero azaltzen da sortzailearen oneritzia jaso behar dela. Adierazten dizuegu, irainak edo edozein pertsona edo enteren aurkako jarrera ez onargarri bat ezean era guztietako komentario eta iritziak publikatuko dira blog honetan. zuen aportazioen zai gelditzen gara.

Contadores de visitas